PISA dela eta eztabaidak eta gezurrak

Euskadiko ikasleek PISAN aterako emaitzak OCDE batazbestekoak baino altuagoak izan dira. Antza, honek pozik utzi gaitu eta hobekuntzarako proposamenik ez. Orain, berriro, Estatu mailako emaitzak azaldu zaizkigu eta betiko bronka montatu da.  Nahaste-borraste honetan, nabarmena eta irribarriena da aitorpen ofiziala: PISAk argi utzi du legea aldatu behar dela, hots, LOMCE lege tamalgarri hori zuritzeko aitzakia da. PISAk esaten du LOMCEk proposatzen duenaren kontrakoa. Lotsarik gabe “la secretaria de IrudiaEstado de educación” delakoak orain esaten du aldaketa metodologikoa beharrezkoa dela eta, aurrekoa gutxi izango balitz bezalaxe, irakasleen esku dagoela. Ba..legea idaztean irakasleok ez genuen gure iritzia botatzeko aukerarik. Nire herrian esaten den modura “lo que hay que oir por tener orejas”.

Dena den, Euskadin egiten ari garenak gehiago kezkatzen nau. Hobekuntza kurrikularra ez dugu lortuko zerura begiratuz ezta eskolaz kanpoko programak txertatuz ere. Nire uste apalean gaitasun ikuspegia indartuz eta ikasleei ikuspegi horretatik behar dutena emanez. Horretarako ikastetxearen autonomia aldagairik nagusienetako bat dugu irakasleen egutegi eta ordutegia barne. Bai, zehazki hau esan nahi dut: gure baldintza laboralak berraztertu beharko genituzke, ez txarrerantz joateko, benetan daukagun ardura betetzeko, baizik.

 

 

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s