…eta orain, nondik zatoz Berritzegunea?

IrudiaKrisialdia iritsita, noraezean ibili ginen gehienok, nori galdetu, nora joan, jakin barik. Askok laguntza zerbitzuak desagertzear zeudela uste zuten, beste askok begi txarrez begiratu zieten, zer dela eta oraingo murrizketetan luxuzko zerbitzu hauek? Egoera dagoeneko orekatuta ala krisialdira ohituta, berdin da, Berritzegunearen zilegitasuna kolokan geratu zen, are gehiago Estatuan zer gertatua zen ikusita (CPRak erkidego gehienetan ia desagertuak) Tira bira honetan Berritzeguneak bere ahuleziak azalaratuak ikusi zituen: batetik, ikastetxeek ez zuten baliabiderik, ez denborarik, ez gogorik, ez…beno zerbait bai, baina aurreko boladakoak bainao azkoz gutxiago. Beraz, zentzua eta lana beherakadan sartuko lirateke. Bestetik, Berritzegunea Administrazioaren tresna da eta krisialdi honetan buruek, badirudi, proposamen berriak egiteko unerik aproposamena zela pentsatu zuten. Horrela, programa eta programak sortu eta sortzen ari dira, planak, proiektuak eta abarrak. Batzutan “parakaidista” estrategiaz sartuta, beste batzuetan testuinguratuagoak, kontua da Berritzeguneak ardura hauek guztiak hartu dituela.

Edo nola ere, Euskal Hezkuntza Sistemak laguntza zerbitzuak ditu eta, antza, ez daki zer egin beraiekin ala ez du jakin nahi. Igman Bergman zinema zuzendariaren filme baten antzera, “ni contigo ni sin ti”; diskurtsoan, ikaskuntzan behar beharrezkoak dira, praktikan Administraziorako “korrea de transmision” egiten dute (adibide ageri bat: hezkuntza planaren diseinoan eskualdeko Berritzeguneek ez dute parterik hartu baina bere hedapenaz arduratu behar). Zorionez, oraindik bere altxorra izaten jarraitzen du… auskalo ikastetxeek dakiten!!!

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s