Nora zoaz Berritzegunea?

IrudiaEuskal Hezkuntza Sisteman laguntza zerbitzuak oso nabarmenak dira instituzio ikuspuntutik, eta haien artean kopuru aldetik berritzeguneak nagusiak dira. Hortaz, beraiez mintzatuko naiz. Jaio zirenetik urteak pasata, beren zeregina betetzen duten nire buruari galdetzen diot. Ziurrenik ikupegi askotatik balora daiteke: ikastetxeen iritzia, datuez objetiboki  zer egiten duten, administazioaren helburuei egindako ekarpenak, kanpora begira sistemak duen berezitasuna eta abar. Hala ere, nik fokea beste adar batean jarriko dut: bere osotasunean hartuta hezkuntza sisteman  zein rola jokatzen duten, hots, dinamiko eta egitaratua den sistema batean zeintzuk diren beste osagaiekin dituen harremanak  (eta ez izaten dituen eragiketa-atazak)

Has gaitezen hemendik: ez dago  harremanik gabeko sistema osagairik. Are gehiago, izatez osagai baten errealitatea bere harremanak da. Orduan, berritzegunearen kokapena (rola) hau da: beste osagaiekiko instantzia kritikoa izan. Beste era batera esanda, bere ekarpenak eta esku hartzeak ikastetxearen egoerara moldatutako kanpoko ikuskeraz eginez ikastetxeek beren ibilbidea egiten dute. Elkareragin horretan ikastetxearen beharrak sorten dira eta soilik prozesu horretan. Ikastetxearen beharrak edota eskaerak ez dira hausnarketa isolaturikotik sortzen beste instantziekiko harreman kritikoetan baizik (familiak, ikuskaritza, Udala, Berritzegunea…) Eragile batek ezin du ikusi bere baitan, bere sistematik kanpo dagoen beste eragilerik gabe. Foerster era bitxi honetan esaten zuen: no vemos que no vemos lo que no vemos. Noski, ikastetxeak bezalaxe Berritzeguneak elkareragin horretan bere ibilbidea ere eraikitzen du eta begirada zabal eta osatu batean sare osoak, Hezkuntza Sistemak berak.

Eragileen artean Berritzeguneak badu bere nortasuna, beraiengandik bereizten diona: ikastetxearen ispilua da, bere altxorra urteetan eta egoera desberdinetan irakasleek izandako esperientza (porrot eta arrakastekin) biltegia da. Horrek, bai horrek, Berritzeguneei ematen die zilegitasuna.

Advertisements
Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Nora zoaz Berritzegunea? -ri erantzun bat

  1. pilaretxebarria-k dio:

    Ole!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s